XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Entzun, Jauna, abesti-otoitz motx au:
Jauna, zugana gatoz
guztiz damuturik,
zure aurrean gaude
pekatuz beterik.

Berriro ibilli gera
galduta zu barik,
pekatu egiten degu
zugaz izan ezik.

Ba dakizu zer geran:
Erri pekatari;
orrexegatik gaude
beti deika Zuri.

Entzun egiozu, ba,
zure erriari;
barkatu gure utzak
erruki, erruki.

Zu zera gure poza
gure Jesus ona,
Zu gure Salbatzaille,
Jaungoiko-gizona,
Zu bakarrik zaitugu
gure itxaropena.

Zu bakarrik zaitugu
gure zoriona.

Barkatu gure zorrak, gure zordunai barkatzen diegun ezkero....

Zer da obena? Jainkoak agindua ez egin nai izatea, ori da obena.